Jupiter Dolikeno (latinez Juppiter Dolichenus edo Iuppiter Dolichenus, latinezko idazkietan bi eratan uler baitaiteke) edo, besterik gabe, Dolichenus erromatar jainkoa izan zen, Jupiter "jainkoen erregea" eta Baal jainko semita batu zituztenean Anatoliako Komageneko Dolique hiri greko-erromatar-arameoan, egungo Dülük herri turkiarrean. Dolique hiriaren aztarnak Gaziantep hiri turkiarretik eta Siriako mugatik gertu dago. Ahura Mazda jainko pertsiarrarekin identifikatzera iritsi zen eta Antzinako Grezian Zeus Oromasdes izena eman zitzaion.
Baal jainkoak (bat baino gehiago baitzeuden) jainko erregeak ziren, eta konbinazio horrek ekialdeko eta mendebaldeko errege tradizioen nahasketa indartsua osatu zuen jainko bakar batean. Bere gurtza, Erromatar Inperioan indarra hartu zuten erlijio mistikoetako bat izan zen. Kultu misterikoek gizarte erromatarrean ohikoa zen erlijio "publiko" irekiaren aldean, esperientzia pertsonalagoa eta mistikoa eskaintzen zuten, nahiz eta ez zuten ohiko erlijioa ordeztu, osatu baizik.
Tenpluak itxi egin zizkieten arrotzei, "iniziatuak" ez zirenei, eta jarraitzaileek hastapen-errituak egin behar izaten zituzten, "kultu horren komunitatearen kide" gisa onartuak izateko. Erritu horiek isilpean gordetzen ziren eta beraz, oso gutxi dakigu jainkoaren gurtza erritu zehatzei buruz, aztarna ikonografiko, arkeologiko edo epigrafiko urrietatik lortu ahal izan diren aztarna urriez gain.
Bere gurtza oso ezaguna izan zen II. mendean eta Severotar dinastiaren pean goia jo zuen, III. mendearen hasieran. Gutxienez hamazazpi tenplu eraiki ziren Erromako hirian eta probintzietan, Hala ere, ez zuen lortu Mitra, Isis edo Zibele lortu zuten fama haina. Beste kultu misterikoek ez bezala, Jupiter Dolikenoren gurtza ekialdeko lurraldetan finkatu zen batez ere, bere jatorriari lotuta, eta horrexegatik. Dolique hiria Sasanidoar inperioaren eskutan erori ondoren, laster desagertu zen, III. mendearen erdialdean.